XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ERLIEBEA

Zuen maketa egiterakoan, hiru haranen sakona eta inguruko mendikate gailurrez gainera, lur zolu moetak nolabait agertu nahi badituzue, hona hemen erliebearen sorrera nolakoa izan den.

3.haroko mendikateak
Mauserrezko haranak
Sumendizko lurraldeak
Herzyniar menditaldeak
Sedimentuzko lautadak.

LEHEN HAROA.- 500 milioi urtetako iraupena.

Sedimentapen garaia izan zen, itsas sedimentuak ezarri baitziren lurralde horietan.

Lehen haro honen azken aldean HERZYNIAR deritzon mugimenduak izugarrizko mendikateak sortu zituen.

Mendi horik, berriz, erosioak agortuta geldituz zihoazen neurrian, herzyniar ondoko lautada bihurtu ziren.

BIGARREN HAROA.- 150 milioi urtetako iraupena.

Herzyniar ondoko lautada horik, ia denak, itsasoak azpian hartuta geratu ziren berriro, eta zenbat eta beherago zeuden, hainbat eta beteago izan ziren.

Horrela, Seine edo Rhône sakonaldean hamaika sedimentu sendo utzi zuen itsasoak.

HIRUGARREN HAROA.- 50 milioi urtetako iraupena.

Izugarrizko lur barruko mugimenduek eragin zioten lurraren azalari.

Hauk zirela eta, itsasoak utzita zeuden sedimentuak tolestuz, Pirinioak lehen eta Alpe Mendiak edo Jura geroago altxatu egin ziren.

Herzyniar zoluaren zati batzu hainbesteraino altxatu ez arren, nahiko jaiki ziren, adibidez, Erdi Menditaldearen Hegoaldea; edo oraindik gutiago jaikiz, Bretainiar Mendikatea, Limusinekoa, edo Vosgo Mendietakoa sortu ziren.

Mugimendu honexek, alde batzuri beherakada haundia emanez, Limagneko sakona, Saônekoa edo Alsaziakoa sortu zituen.

LAUGARREN HAROA.- 1 milioi urtetako iraupena.

Izozteak zirela eta, mila metrotatik gorako mendi gailurrak jelaz estali zirenean, itsasoa hala hustuta; jaitsi egiten zen, baina gero jela urtzean, hala beteta, altxatu egiten zen.